• Taldea: Bertakoa ez delako -horregatik dela uste dugu guk- arraza honek Bizkaian beste azienda-mota batzuek duten babesa inoiz izan ez duenez (esnearen, genetikaren, intseminazioaren eta abarren kontrola), beti saiatu gara ACRIMUR, arraza hau hazten dutenen elkartearekin harremana izaten, ahuntz hauen gobernurako, elikadurarako edo osasunerako hain beharrezkoa den informazioa eskuratzeko. Harremanetan gaude penintsula osoko abeltzainekin ere, eta horri esker egunean gaude ahuntzen sektoreari dagokionez, edo saiatzen gara, behintzat. Horrek betiere azienda hobetuko duten arrak ekartzea ahalbidetu digu.
  • Esnea: Gaztaren kalitate ezin hobea lortzeko, Andonik eta Zuriñek kontuan hartzen duten arau nagusietako bat da esnearen jatorria bermatzea. Horregatik, beti egin izan dituzte gaztak ahuntz-esne gordinaz soil-soilik, eta inoiz ez, esnea edo gazta beste ustiapen batzuetan erosita. Horrek mugatu egiten du haien ekoizpena, eta gaztak kalitate altukoak izaten dira.
  • Askibil gazten kalitate-prezioa lotura ezin da alderatu industrian egiten dituzten beste ahuntz-gazta batzuekin. Izan ere, esnea aldizka bildu eta kamioietan ekartzen dute hamaika lekutatik, eta gero pasteurizatu egiten dute, eta aditiboak, kontserbanteak, loditzaileak-eta botatzen dizkiote. Hori guztia, fabrikatzailearen errentagarritasuna gehitzeko, produktuaren kalitatea eta prezioa jaitsita; horrela lortzen dituzte askotan ulertu ezin diren hain prezio merkeko gaztak.
Telefonoak: 636 612 049 / 630 951 993

Loiate Auzoa, z/g Monte Askibil - 48140 IGORRE (Bizkaia)