Web honetan esandakoaren inguruan edonolako zalantzarik baduzu edo argibiderik nahi izango bazenu, jar zaitez, lasai, gurekin harremanetan, atsegin handiz egingo dizugu-eta kasu.

Bide batez, benetan eskertuko genuke ahuntz-hazkuntzaren inguruan eman ahal zaigun edozein aholku, gure bokazioan eta jardunean, esnetarako ahuntz-hazkundean alegia, lagundu ahal digun edozein gauza. Pozik jasoko genuke web honen edota hemen esan dugunarekin zerikusia duen edozein gairen inguruko iritzi kritikoa ere, errespetuz egina bada, noski.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu gure gazta Euskal Herriko azoketan erosiz egunez egun hobetzen eta, bereziki, bizimodua ateratzen laguntzen digun jende guztiari; eskerrak, era berean, “ahotik ahora” bere berri emanez gure gazta jende gehiagori ezagutarazten dioten lagun guzti horiei.

Honelako produktuak eskatzen dituen jendea ere zoriondu nahi dugu; egia da artisau eran egindako guztiak ez duela ezinbestean ona izan behar; baina egia da, era berean, kontsumitzailea dela hobetzen lagundu behar diguna, ona eta txarra bereiziz, eguneroko bere bizimoduan, alor guztietan (esnekiak, okela, barazkiak, fruta, eta abar…), gure artisau ekoizpen txikien eta ustiategi industrialen arteko ezberdintasuna agerian jarriz.

E-posta: askibil@gmail.com - Tfnoak: 636 612 049 / 630 951 993

Telefonoak: 636 612 049 / 630 951 993

Loiate Auzoa, z/g Monte Askibil - 48140 IGORRE (Bizkaia)