• Andoni eta Zuriñe 1999an hasi ziren gaur egun dauden tokian gazta egiten. Bizkaiko beste toki batzuetan bi urtez proban aritu ondoren. Orain, Askibil esnetarako ahuntzen granja Igorre udalerrian dago, Arratia Ibarreko gain batean. Han egiten dute lan; han gobernatzen dute jatorriz Murtzia-Granadako ahuntz-talde txiki bat; beren arreta guztiarekin, ahuntz horien esne gordinaz egiten dute gazta.
  • Hasiera batean, Saanen ahuntz motarekin hasi behar zuten lanean; baina, azkenean, Murtzia-Granadako ahuntzen esnearen kalitatea ezaguturik, erabaki zuten arraza horretako ahuntz-esnearekin egin nahi zutela gazta.
  • Bizimodua ateratzeko modu asko daudela diote, eta hau baino hobeak direla beste lanbide asko eta asko dirua irabaztearren… baina lanbide hau, abelzaintzan jardutea, lana ez ezik, bizitzeko modu bat ere badela diote beraientzat.
Telefonoak: 636 612 049 / 630 951 993

Loiate Auzoa, z/g Monte Askibil - 48140 IGORRE (Bizkaia)