Gure instalazioetan egungo garaietara egokitu dugu artisautzaren eta tradizioaren bidezko lehengo langintza, eta handitu egin da garbiketa eta higiene-erraztasuna, bai eta gure produktuaren trazabilitatea bermatuko duten mekanismoak ere.

Ur-bainurako eskuzko upel xume bat daukagu eta prentsa neumatikoa ere bai, biak altzairu erdoilezinekoak. Ahuntzak zuzenean jezteko tokitxo bat daukagu; esnea zuzen-zuzen joaten da esnetegia esaten diogun eta gaztandegitik aparte dagoen leku batean dugun hotz-tankera; han, esnea kupelera erortzen da, eta lanean hasteko prest geratzen da.

Ikusten duzuen moduan, ez daukagu industriak erabiltzen dituen makina moderno horietakorik; baina, batez ere, beharrik ez dugulako, egia baita artisauak garela, eta gure ahuntzen esne gordinarekin soilik egiten dugula gazta; horregatik, ez ditugu jatorri desberdinetako esneak nahasten, ez baitugu behar kamioetan bidaltzeko esnea –hondatu egiten baita esnea- gazta egiteko beharrezkoak diren baldintzetan jartzeko ekiporik, ez, ez, ez… ez dugu horrelako ezer behar. Gure helburu guztia kalitate oneko esnea lortzea da, eta horretarako gure ahuntzak ondo zaintzea, auskalo nondik datozen produktu kaxkarrik ez duen pentsuaz, osagai ezin hobeekin egindako pentsuaz gobernatzea ahuntzak; eta gainera, esne hori albait modu higieniko eta garbienean lortzearren, ahuntz taldearen osasuna zaintzea.

Gure instalazioak, beraz, xumeak dira oso, … dauzkagunekin nahikoa dugulako, ordea; gazta ona egiteko ez baitugu esne ona besterik behar, ez dugu beste modurik ezagutzen, eta guk ezin izango genuke beste era batera egin.

Telefonoak: 636 612 049 / 630 951 993

Loiate Auzoa, z/g Monte Askibil - 48140 IGORRE (Bizkaia)